XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendibururen adizkiak eta idaztankera (1) Lan au aspaldion amaitua nedukala, Euskaltzaindiak yakin, uo, yausi... ta auen antzeko beste edozein itz j aintzat artuz idaztea erabaki zuen: jakin.

SUMARIO.- 1. Euskaltzainen eritzi bat eta Mendibururen Otoitzgaiak

2. 1760 ta 1904 garren urtetan argitaratuak.

3. Ekoizpen (edizione) berriaren bi geigarri.

Mendiburu bai ta Mendiburu ez.

4. Aditz berenkoien adizkiak.

Eduki.

Egin.

Egon.

Ekarri.

Erabilli.

Eraman.

Erausi.

Erion.

Eritzi.

Erran.

Etorri .

Etzin.

Yakin.

Yarraiki

Yarduki.

Ibili .

Ikusi.

In.

Yoan.

I-on (edo esan).

Iraun.

Irudi.

Itxeiki.

1. Giputz-aditza alik osoroen biltzeko, eguberri-aurreko batzar baten, eritzia eskatu nizuten batzarkide maiteoi: ea, onetarako, Irun-Oyartzun-Ondarribi alde orretako adizkiak alkartzea bear bearreko lana edo beintzat egokia zeneritzazuten ala ez.

Baietz erantzun zenidaten, Bonapartek Goinapartzat zedukan izkelki ori beste Giputz askoren adizkiai gaineratzea egoki izango zela.

Orduan, Naparroaldeko uri orietara yoatea udaberrirako naiz udarako utzirik, Mendibururen adizkiak biltzeko asmoa artu nuen.

Adiskide on batek, gure lankide Eguzkitzak, Mendibururen Otoitzgaiak deritzan lan irukoitzalenen argitaratua eskuratu zidan.

Orrialdez orrialde, lerroz lerro ta itzez itz iru liburuak zeatz ta ardura aundiz irakurrita, bi edo iru batzarretarako gaia dakarkizutet.

Nere lantxo onek iru atal izango ditu.